http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2013ko otsaila - Buletinaren 017. zbk.
 
 
  Otsailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoan langabezi tasa baxuagoa da goi mailako ikasketak dituztenen artean  
  2012 urte bukaeran, goi mailako ikasketak zituzten Gipuzkoako pertsonen artean %6,5eko langabezi tasa zegoen. Tasa hau biztanleria aktibo osoaren artean zegoena baino baxuagoa zen (%9,7), Eustaten arabera.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako enpresek 11,9 milioi euroko gastua egin dute berrikuntzara zuzendutako prestakuntzan  
  Eustatek argitaratu dituen berrikuntza teknologikoko inkestaren inguruko azken datuak, 2011 urteari dagozkionak, Gipuzkoako enpresek berrikuntzako jardueretara zuzendutako prestakuntzan 11,9 milioi eurotako gastua egin dutela azaltzen dute. Berrikuntzara zuzendutako jardueretako gastu totalaren gaineko %1,4ko gastua suposatzen duena.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoako goi mailako ikaskuntzako erakundeek 12,9 milioiko gastua egin zuten I+Gn  
  Gipuzkoako I+Gko barne gastua 558,9 milioi eurotakoa izan zen 2011. urtean (BPGren %2,57a), %2,3ko hazkundea suposatu duena aurreko urtearekin alderatuz.

Goi mailako ikaskuntzako erakundeei dagokionez, 12,9 milioi eurotako gastua egin zuten, Gipuzkoako 2011 urteko gastu totalaren %2,3a.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Eusko Jaurlaritzak Unibertsitateak, Lanbide Heziketak eta gainerako eragileek duten presentzia orekatzeko aholkua eman du bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako lege proposamenean  
  Pasa den asteartean, otsailak 12, Gobernu Kontseiluak aldeko irizpidea eman zuen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren inguruan aurkeztutako Lege-Proposamena aintzakotzat har dadin.  
  Gehiago irakurri  
     
  Ikaskuntzako emaitzek Europar erreforma kurrikularean duten eragina  
  Azken hamarkada Europako lanbide heziketaren erreforma kurrikular nabarmenaren testigu izan da. Ikaskuntzako emaitzek Europako herrialde guztietako ikasketa planaren diseinurako oinarriak zehaztu dituzte, lanbide heziketa ikasleriarentzat eta gaur egungo lan merkatuarentzat erakargarriagoa bihurtzeko nahian.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Bi urteko umeen 6.070 aurrematrikula eskaera egin dira 2013/2014 ikasturterako Gipuzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 euro zuzenduko diru euskararen ikaskuntzarako
Munduko Hezkuntzaren Laburpena 2012
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.