http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2013ko urtarrila - Buletinaren 016. zbk.
 
 
  Urtarrilean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoan Estatuan baino gehiago hartzen dute parte pertsonak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan  
  25 eta 64 urte arteko sei gipuzkoarretatik lauk (% 41) bizitza osoko ikaskuntza-jardueraren batean hartu du parte azken hamabi hilabeteotan. Partaidetza hori Estatukoa (% 38) baino pixka bat handiagoa da.  
  Gehiago irakurri  
     
  Gipuzkoa bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako nazioarteko finantzaketa ekimen desberdinetan hartu du parte azken urteetan, Akordio frantsesean jasotzen den bezala  
  Enpresen lehiakortasunerako eta enpleguan segurtasunerako sinatu berri den Frantziako Akordio Nazionalak bizitza osoan zeharreko ikaskuntza ziurtatzen du, prestakuntzaren kontu pertsonala sortuz.  
  Gehiago irakurri  
     
  Europa 2020 Estrategiak ikastetxeetan eta enpresetan etengabeko ikaskuntzak duen garrantzia azpimarratzen du  
  Europa 2020 Estrategiako hezkuntza eta prestakuntzaren inguruan egin dituen azken ondorioetan, Europar Batasuneko Kontseiluak azpimarratu du, lehenik eta behin, gaitasun eta esperientzia mailak, pertsona gazteen zein helduen artean, gaur egungo mundu ekonomikoaren eta lan merkatuaren behar aldakorrei momentu oro doitu behar direla. Hori dela eta, pertsonen enplegagarritasuna hezkuntza eta prestakuntza sistemen bitartez zein lantokietan sustatu behar da etengabeko ikaskuntzaren markoaren barruan, sektore publiko zein sektore pribatuko ardura bat izanik.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Supporting social mobility and lifelong learning  
  Britainia Handiko Negozioen, Berrikuntzaren eta Gaitasunen Estatuko Idazkaria den Vince Cablek, pertsonen mugikortasun soziala sustatzeko eta hobetzeko, bereziki pertsona helduena, Britainia Handiko Gobernuak hartu dituen neurrien berri eman du Cass Negozio Eskolan eskainitako konferentzia batean.

Bi oinarrizko bereizketa daude mugikortasun soziala hobetzeko gobernuaren gaur egungo ikuspuntuari forma ematen diotena.
 
  Gehiago irakurri  
     
  Ikaskuntza eta berrikuntza enpresetan  
  Europako enpresetan egiten den berrikuntzari eta ikaskuntzari buruz Cedefopek argitaratu berri duen txostena. Txostenak enpresetan ematen diren prestakuntzarako inguruneak ikaskuntzan duten eragin positiboa aztertzen eta ikertzen ditu eta, era berean, ingurune hauek enpresak berritzaileagoak izateko orduan izan dezaketen papera azpimarratzen du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Europar Batzordeko 2020ko Ekintzailetzarako Ekintza Plana  
  Ekintzaileei lagundu eta Europa herrialdeetako kultura ekintzailea aldatzeko xedea duen Europar Batzordeko 2020ko Ekintzailetzarako Ekintza Plan berri horrek, hezkuntzak eta prestakuntzak ekintzaileen belaunaldi berriak sortzeko etq bultzatzeko duten funtsezko eginkizuna nabarmentzea bilatzen du.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.