http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2012ko iraila - Buletinaren 012. zbk.
 
 
  Irailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoa, Ekiten duen Lurralde gisa, Sustatzeko Programako 2012 urteko deialdia  
  Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, Jakintzaren Gizartean oinarrituriko Gipuzkoa bat eraikitzen lagundu nahi du, gizarte-iraunkortasuna, iraunkortasun ekonomikoa eta ingurumen-iraunkortasuna bateratuko dituen oinarri batean nahi du euskal gizartea finkatu.  
  Gehiago irakurri  
     
  Kosmodisea 2012-2013, parte hartu nahi duzu?  
  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak Kosmodiasea lehiaketako deialdi berria jarri berri du martxan, zehazki, 2012-2013 ikasturteari dagokiona.  
  Gehiago irakurri  
     
  Kualifikazio eta lanpostu berriak Europan: enplegu oso baterantz bideak  
  Enpleguaren inguruko Europa 2020 Estrategiak, eta zehazki, “Kualifikazio berri eta enpleguarentzat agenda” ekimenak, Lisboako Hitzarmeneko enplegu osoko helburua sustatzeko xedea dauka.  
  Gehiago irakurri  
     
  Diru-itzultze klausulak, enpresetan ematen den prestakuntzarako erreminta  
  Diru-itzultze klausulak enpresak prestakuntzan inbertitzera animatzen dituen erreminta legal bat da. Enpresek prestakuntza eskaintzen dute eta horren truke langileek denbora jakin baten zehar enpresan lanean jarraitu behar dute. Horrela, enpresaz aldatu nahi duten langileek, enpresa uzteko aukera izango dute jasotako prestakuntzaren kostua (osoa edo zati bat) ordaintzen badute.  
  Gehiago irakurri  
     
  Europar Batzordeko Etengabeko Ikaskuntzako Programaren 2013. urteko deialdia  
  Programa honen helburu nagusia etengabeko ikaskuntzaren bitartez Europar Batasuneko garapenean laguntzea da ezagutzaren gizarte aurreratu bat bezala, hazkunde ekonomiko sostengarri batekin, lanpostu gehiago eta hobeagoekin eta gizarte kohesio handiagoarekin. Aldi berean, etorkizuneko belaunaldien onurarako ingurumenaren babes egokia ziurtatzea bilatzen du. Bereziki, Europar Batasuneko hezkuntza eta prestakuntza sistemen arteko elkartrukea, elkarlana eta mugikortasuna sustatzea bilatzen du, mundu mailan kalitatezko erreferentzia bihurtu daitezen.  
  Gehiago irakurri  
     
  Europako bigarren mailako hezkuntzako ikasleen %61ak gutxienez bi hizkuntza ikasten ditu  
  “Europako ikastetxeetako hizkuntza ikaskuntzaren datu gakoak” txostenaren 2012ko edizioak egiaztatzen duenaren arabera ingelera da gehien ikasten den hizkuntza Europako herrialde ia guztietan, frantsesa, gaztelera, alemana eta errusiera jarraitzen dutelarik. Horrela, Europako bigarren mailako hezkuntzako ikasleen %61a gutxienez bi hizkuntza ikasi zituen 2009/2010 ikasturtean.  
  Gehiago irakurri  
     
  Europako Batzordeak Goi Mailako Hezkuntzaren Berritze prozesurako Goi Mailako Talde bat jarri du martxan  
  Goi mailako hezkuntza funtsezkoa da Europa mundu mailako ekonomian lehiatzeko behar dituen ezagutzak eta gaitasunak garatu ahal izateko. Europako Batzordeak martxan jarri duen Goi Mailako Hezkuntzaren Berritze prozesurako Goi Mailako Taldeak, hezkuntza sektoreko aztertze sakon bat aurrera eramango du Europako Batasun osoan.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.