http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2012ko maiatza - Buletinaren 009. zbk.
 
 
  Maiatzean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina.  
 
     
  Gipuzkoako biztanleria eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza: ikasteari ematen dioten garrantzia eta ikasteko duten asmoa  
  Gipuzkoako helduek (25 eta 74 urte artekoak) ondo dakite oso garrantzitsua dela bizitza osoan zehar ikastea, bai lan-jarduera garatzeko (biztanleriaren %66a), bai bizitza pertsonala eta soziala hobetzeko (biztanleriaren %62a).  
  Gehiago irakurri  
     
  Enpresen konpromezuaren beharra bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin  
  Europako Batzordearen “Enplegua sortuko duen susperraldi baterantz” komunikazioak, etengabeko ikaskuntza sustatzeko beharra enpleguan segurtasuna lortzeko elementu gako bezala azpimarratzen du.  
  Gehiago irakurri  
     
  2020 Estrategiaren helburua: tituludun gazteen %82a enpleguarekin  
  Europar Batasuneko Kontseiluak zenbait neurri hartu ditu hezkuntzaren eta ikaskuntzaren inguruko politikak identifikatzeko eta hauen inguruan europar erreferentzia puntua ezartzeko. Hartutako neurri hauek, hezkuntza orokorrean, lanbide heziketan eta goi mailako hezkuntzan tituluak dituzten pertsona gazteen enplegu tasa sustatzea bilatzen dute eta honen bidez hezkuntzatik lan mundurako trantsizioa egokia eta errazagoa izango dela ziurtatuko da.  
  Gehiago irakurri  
     
  Ekintzailetzarako hezkuntza  
  Europako Batzordeak argitaratu duen txostenaren arabera, Europako herrialde gehienak aurrerapauso garrantzitsuak ematen ari dira ekintzailetzarako hezkuntzaren sustapenerako. Hau guztia etorkizuneko hazkunderako motorra izanik, etorkizuneko biztanleria ekintzaileak inspiratzen lagunduko du.  
  Gehiago irakurri  
     
  Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza: goi mailako hezkuntza erakundeen misio bat  
  Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren kontzeptua tokiko, eskualdeko eta estatu mailako interpretazioen arabera aldatzen joaten da. Dena den, goi mailako hezkuntza erakundeen misio bat bezala onartzen hasi da.  
  Gehiago irakurri  
     
  231.000 ikaslek hartu zuten parte Erasmus programan 2010-2011 ikasturtean zehar  
  2010-2011 ikasturtean zehar 231.000 ikasle baino gehiagok atzerrian ikasteko Erasmus bekak jaso zituzten, aurreko urtearekin alderatuz %8,5eko hazkundea suposatu duena.  
  Gehiago irakurri  
     
  Donostiako La Asunción ikastetxea Euroscola lehiaketako irabazle  
  Donostiako La Asunción ikastetxeko DBHko3. eta 4. mailetako ikasleak Europako Parlamentuak antolatzen duen Euroscola on-lineko lehiaketan Euskadiko txapeldunak suertatu dira.  
  Gehiago irakurri  
     
 
     
  Beste albisteak...  
 
Erasmus Programaren 25. urteurrena
Goi mailako hezkuntzaren modernizazioa
Interesa duten beste albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.