http://ikasmina.net/
 
  Berri buletina  
     
 
2011ko urria eta azaroa | Buletinaren 003. zbk.
 
 
  Zeharkako gaitasunen inguruan bi esperientzia: “ikasten ikasi” eta “iniziatiba”

Azaroaren 10ean ospatu zen jardunaldian, gizarte inklusibo baten, biztanleria aktibo baten eta berrikuntza sostengarri baten ardatza bezala bizitza osoan zeharreko ikaskuntzak duen paper garrantzitsua nabarmendu zen. Gainera, esparru honetan Gipuzkoako Foru Aldunditik bultzatu diren ekimen desberdinak aurkeztu ziren.

>> Informazio gehiago

                                                                   

Lana eta norberaren bizitza uztartzea: Lanpostuaren egokitzapena prestakuntzara

Gipuzkoako biztanleria landunaren %78ak bere lanpostua eta prestakuntzaren arteko egokitzapen maila egokia dela uste du. Bestalde, biztanleria landunaren %28a enpresak eskainitako prestakuntza jardueretan parte hartu du 2010. urtean zehar. Emaitza hauek Eustat-ek argitaratu ditu Lana, Familia eta Norberaren Bizitza Uztartzeari buruzko inkestaren lehen edizioan.

>> Informazio gehiago

                                                                   

Erasmus for All (Europako Batzordea)

Europako Batzordeak pasa den azaroaren 23an proposatu zuen Europar Batasuneko Hezkuntza, Prestakuntza eta Gazteriaren programa berria. Zazpi urteko iraupena izango duen programak 19.000 milioi eurotako aurrekontua dauka eta 2014. urtean jarriko da martxan.

>> Informazio gehiago

                                                                   

Ikaskuntza emozional eta soziala hezkuntza esparruan

Jardunaldian zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak "Ikaskuntza emozionala eta soziala" ekimaren jatorria, GFAk aurrera eramandako jardueren ildo nagusienak, eta proiektuaren garapean eman diren ondorioak eta ikasitakoak adierazi zituen.

>> Informazio gehiago

                                                                     

Kosmodisearen edizio berria

Kosmodiseako bostgarren edizioko sariak banatzearekin batera, lehiaketaren edizio berria jarri da martxan, 2011-2012 ikasturteari dagokiona. Lehiaketaren "Ideia-jasa" fasea dagoeneko martxan jarri da. Etapa hau amaitu ostean, Kosmodirea osatzen duten saio nagusiei ekingo diegu. Etapa horietan garatuko dira proiektuak, talde-lanean eta hainbat teknologia erabiliz eta horietan, soinua, irudiak eta bideoak txertatuz. 

>> Informazio gehiago

 
                                                                    

John Hayes: Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzaren Kontuak

Britainia Handiko Goi mailako Hezkuntza, Gaitasun eta Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzaren Ministroa den John Hayes-ek bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren kontuen onurak deskribatzen ditu.

>> Informazio gehiago

                                                                   

Bestelako albisteak...

>> Interesa duten bestelako albisteak
 
 
 
 
     
 
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua    
Gipuzkoako enparantza, z/g
20004 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
T. +34 943 112 217
info@ikasmina.net
 
     
  Komunikazio gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu baja eman estekan.  
  Buletin guztiak jasotzen dituzula ziurtatzeko, info@ikasmina.net zure kontaktu zerrendan gehitzea gomendatzen zaitugu.