AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Autogarapenerako tresna linean

Internet bidezko test-gida profesionala, ariketak eta ebaluazioak; zeure burua zenbateraino ezagutzen duzun, zer gaitasun dituzun... zehatzen laguntzen dute. Etekin gehiago atera nahi al diozu zure bizitzari?

>>> On-lineko Autogarapeneko tresnara sarbidea

Autogarapena aipatzen dugunean, pertsona batek bere kabuz pentsatzeko eta erabakiak hartzeko duen konpromisoaz ari gara. Horrek norberaren ohiturak eta gaitasunak hobetzeko etengabe ekintzak garatzea eta trebezia berriak eskuratzea biltzen du.

Autogarapenaren aldeko apustua egiten duen pertsonak bere helburuaren inguruko ikuspegi argia izan behar du finkatuta eta aukeren aurrean erne egon behar du. Bizitza-plana izan eta modu sortzailean eta berritzailean esku hartu behar du.

Autogarapena bizitza osoko ikasketarekin bultza daiteke (esparruak: hezkuntza arloa, pertsonalak, familia mailakoak, profesionalak eta sozialak), eta erantzukizunaren eta jarrera proaktiboaren aldeko zentzu handia biltzen du.

Hitz gutxitan esanda, autogarapena gure ekimenez gure gaitasunak bultzatzea da. Gaitasun horiek ikasketa bidez eskuratzen dira eta gero bizitzako hainbat alderditan aplika ditzakegu.

Autogarapenak prozesu iraunkorra izan behar du denborari dagokionez eta hainbat fasetan antolatuta dago. Pertsona baten ekintza bizi den ingurunearekin elkarrekintza izanda eraiki ohi da eta ingurune horretara moldatu ohi da pixkanaka bere posizioa sendotu eta hobetu ahal izateko.

Autogarapenaren kontzeptuak pertsonen potentzialean eta beren izatea eta jarduna hobetuta aldaketak sortzeko duten gaitasunean uste osoa izatea eskatzen du. Autogarapenak indar eragilearekin egiten du lan eta horrek pertsona bakoitzari modu iraunkorrean bere burua eraikitzeko aukera ematen dio.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus