Jaso ezazu aktualitatea zure postan
Sareko mundu konplexu eta globalean, ikastea funtsezkoa da; izan ere, pertsonaren garapen osoan laguntzen du, proiekzio soziala eta profesionala bideratzen du eta enplegagarritasuna sustatzen du eta erakundeen eta lurraldeen iraunkortasuna ahalbidetzen du.
Ikasteko gaitasunak pertsona bakoitzaren, erakunde bakoitzaren eta lurraldeen aldaketarako eta eraldaketarako potentziala erakusten du.
Ikasten dutenak pertsonak dira eta prozesu horretan sortutako erlazioan sortzen da gizartearen ezagutza. Ikasi egiten duen gizartea da etorkizuneko belaunaldietako pertsonen ikaskuntzarako oinarria. Hortaz, zertarako ikasten dute pertsonek erakundeek eta lurraldeek? Etorkizunean ikasten eta eboluzionatzen jarraitzeko.
Jaso ezazu aktualitatea zure postan
SEPEk ComPersonal aurkeztu du, enplegurako gaitasun pertsonalei buruzko autoebaluazio-galdetegia. ESCO (Gaitasunen, Trebetasunen eta Okupazioen Europako Sailkapena) ereduan oinarrituta dago, eta 13 item ditu:
ELGAk Trebetasun Sozial eta Emozionalei buruzko Inkestaren emaitzak aurkeztu ditu. Inkesta hori 20 herrialdetako 10-15 urteko ikasleei buruzkoa da. Bigarren edizioa da 2019tik, eta 2023ko datuekin argitaratuko diren bi txostenetako lehena.
Emaitzek gazte unibertsitarioen laneratzea hobetu dela berresten dute. 2013tik 2023ra, 345.800 enplegu garbi sortu dira kolektibo horrentzat, eta horietatik 337.000 goi-mailako kualifikazioko lanpostuak dira (guztizkoaren % 79).