Jaso ezazu aktualitatea zure postan
Sareko mundu konplexu eta globalean, ikastea funtsezkoa da; izan ere, pertsonaren garapen osoan laguntzen du, proiekzio soziala eta profesionala bideratzen du eta enplegagarritasuna sustatzen du eta erakundeen eta lurraldeen iraunkortasuna ahalbidetzen du.
Ikasteko gaitasunak pertsona bakoitzaren, erakunde bakoitzaren eta lurraldeen aldaketarako eta eraldaketarako potentziala erakusten du.
Ikasten dutenak pertsonak dira eta prozesu horretan sortutako erlazioan sortzen da gizartearen ezagutza. Ikasi egiten duen gizartea da etorkizuneko belaunaldietako pertsonen ikaskuntzarako oinarria. Hortaz, zertarako ikasten dute pertsonek erakundeek eta lurraldeek? Etorkizunean ikasten eta eboluzionatzen jarraitzeko.
Jaso ezazu aktualitatea zure postan
Cedefopek lanbide-heziketako praktiken sistemei buruzko Europako datu-basea eguneratu du (2023-2024). Sistema horien diseinuari, antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko informazio zehatza ematen du, eta herrialdeen araberako azterketa konparatiboa ahalbidetzen du.
Azken hamarkadan produktibitatearen dinamismo globalaren galera izan da: ekonomia aurreratuei dagokienez (Gipuzkoa kasu), bere geldialdia aipatzen da.
ELGA Lanbide Heziketarako PISA ebaluazioa diseinatzen ari da. Txosten honek oinarriak aurkezten ditu, heziketa-ziklo horren amaierako etapan pertsonek eskuratutako gaitasunak eta ezagutzak ebaluatzeko.