AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Abiatu da Tabakalera, ikasteko espazioa, Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV. Topaketarekin

2015.09.24

Irailaren 9an Tabakalera inauguratu zen, sormenerako, ikaskuntzarako, kulturarako eta ezagutzarako gunea. Ekintza Lehendakariaren eta Gipuzkoako ordezkari instituzionalen presentzia izan zuen eta Donostia Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Filmategia, Zineuskadi eta Kutxa Fundazioa proiektuak eta baita ekimen pribatu desberdinak barneratzen dituen ekosistema kultural ireki bat bezala aurkeztu zen.

Tabakalera ikaskuntzaren eta ezagutzaren hedapenaren inguruan erreminta bat bezala sortu da, eta tailer, laborategi edo seminarioentzat antolatutako espazioetan arreta berezia jarri da. Hau da, ikaskuntzan topagunerako espazioa da.

Tabakalera proiektuaren ekintza ildo nagusiak praktika artistiko garaikideak, hezkuntza proiektua, Hirikilabs (kultura digitala eta teknologia laborategiak) eta Ubik (sorkuntza liburutegia) barneratzen ditu. Horrela, eta proiektuari hasiera emateko, Donostiako Zinemaldiko 63. Edizioarekin bat eginez, Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV. Topaketa ospatzen ari da, ikaskuntzarako bokazioa horrekin bat eginez.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus