AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako biztanleria helduaren partaidetza ikaskuntzan Europakoa biztanleriarena gainditzen du

2015.09.17

Gipuzkoako biztanleria helduearen (25-74 urte) partaidetza etengabeko ikaskuntzako (azken 4 asteak) jardueretan % 13an kokatzen da, Europako helburura iristen ez bada ere, Europako Batasuneko bataz besteko tasa gainditzen duena.

Gipuzkoako biztanleria landunaren partaidetzari dagokionez, % 46ak hartu du parte prestakuntzako jardueraren batean, pertsona hauen % 40ak ordaindutako lanorduetan egin dituztelarik jarduera hauek.

Europako egoerari dagokionez, Cedefopek argitaratutako azken datuen arabera, 2014an Europako pertsona helduen (25-64 urte) %10ak baino zertxobait gehiagok bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan hartu du parte (azken 4 asteak). Tasa hau Europako Batasunak 2020rako ezarritako helburua baino baxuagoa da oraindik (% 15).

Bestalde, enpresek egiten duten prestakuntza eskaintzan hobekuntza bat sumatu da azken urteetan, baina esfortzu berezia egin behar da oraindik helduen artean ikaskuntza sustatzeko.

Horrela, etengabeko prestakuntza profesionalaren inguruko inkestaren arabera, enpresatan ematen den prestakuntza neurtzen duena, 2010ean (azken datua), Europako pertsona landuenen % 38a prestakuntzako ikastaroetan hartu zuen parte.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus