AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako pertsona landunen ia erdiak ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte

2015.09.14

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntzarekin egindako azken inkestako emaitzen arabera, ordaindutako enplegua duten Gipuzkoako biztanleria erdiak baino zertxobait gutxiagok ikaskuntza-jardueretan parte hartu du azken urtean.

Ikasten duten pertsona landunen profilari dagokionez,

- Ikaskuntzako jardueretan parte hartzea altuagoa da emakumezkoen artean (% 51) gizonezkoen artean baino (% 41).
- Parte hartzeko joera murriztu egiten da adinak gora egin ahala: 25 eta 34 urte bitartekoen % 55a ikasten du, 55 eta 64 urte bitartekoen kasuan, aldiz, parte hartzea % 32,1an kokatzen da.
- Ikaskuntzan parte hartzen duten goi mailako ikasketak (% 60,1) dituzten pertsonak lehen mailako ikasketak dituztena baino nabarmenki altuagoa da (% 30,4).

Era berean, pertsona landunen % 13,1a azken lau asteetan ikaskuntzako jardueraren batean hartu duela parte adierazi du.

Emaitza hauek, beste batzuen artean, “Biztanleria landunaren pate hartzea ikaskuntzako jardueretan” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak argitaratzen duen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 41. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus