AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Hezkuntza eta prestakuntza gaietan Europar lehentasun berriak

2015.09.09

Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak argitaratu duten txostenak hezkuntza eta prestakuntzaren estrategiaren (ET 2020) parte bezala hezkuntza eta prestakuntzaren europar lehentasun berriak ezartzen ditu.

Proposatutako lehentasun berriak hauek dira:

• Enplegutasunera, berrikuntzara eta biztanleria aktibora bideratutako kalitatezko gaitasun eta konpetentzien sustapena;
• hezkuntza inklusibo baten, berdintasunaren eta giza gaitasunen sustapena;
• aro digitala kontutan hartuko duten hezkuntza eta prestakuntza irekiak eta berritzaileak;
• irakasleei laguntza garrantzitsua; eta,
• ikaskuntza eta lan mugikortasuna erraztuko duten konpetentzien eta gaitasunen errekonozimendua eta gardentasuna.

Txostenak hezkuntza eta prestakuntza gaietan erronka desberdinak identifikatzen ditu Estatu kideen arteko desberdintasunak kontutan hartuta. Beste aspekturen artean azpimarratzen ditu: ikaskuntzaren kalitateak duen garrantzia gaitasunak garatu ahal izateko; etengabeko ikaskuntza estrategia globalak martxan jartzearen beharra eta eskola uzte goiztiarraren tasak gutxitzera lagunduko duten neurrien sustapena.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus