AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Strengthening teaching in Europe

2015.07.24

Eurydice eta CRELL hezkuntza munduan berrikuntza eta praktika onak sustatzeko Europako bi sare dira. Elkarrekin argitaratu duten azken txostenak (2015) ikerketan parte hartu duten 17 herrialdeetako hezitzaileen, bereziki lehen hezkuntzakoak, prestakuntza prozesuen hobekuntzen konparaketa egin du eta ikerketan adituek ondorioztatutako aspektu nagusiak biltzen ditu.

Ikerketaren ondorioek profesional talde honetarako master kualifikazioari buruz izandako adostasuna nabarmentzen dute, etengabeko prestakuntzarekin batera ondorengo gaien inguruan:

• Esperientzia, gaitasunak eta teknika desberdinak eskuratzeko, mugikortasuna errazten duten ekimenen emaitza ona.
• Eleaniztasunaren esparruetan prestakuntza, egoera berezietan aurkitzen diren ikasleen izan ditzaketen behar bereziak eta eskola orientaziorako gaitasunak.
• Profesionalen arteko kolaborazioak praktika onen barneratzea errazteko eta jardueraren garapenean asebetetzea indartzeko.
• Irakasteko moduen dibertsifikazioa sustatu, ez soilik ikaskuntza prozesuetan teknika berriak benetan barneratuz, baizik eta, bereziki, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeren benetako aplikazioaren bitartez.

Azken finean, profesioa erakargarriagoa egingo duten politikak martxan jarri (giza errekonozimendua), hezkuntzako (lehen hezkuntza) profesionalen arteko mugikortasunerako programa eraginkorrak eskaini, karrera profesionalen garapenean beharrak identifikatu (prestakuntza, gaitasunak, praktikak, mugikortasuna…), eta, azkenik, elkarlanerako esparruak garatu, fisikoak zein birtualak, esperientziak eta hezkuntza kulturak partekatzeko sareak sortuz.

Emaitza hauek Europar Batasuneko pertsonen hezkuntzaren, prestakuntzaren eta ikaskuntzaren sustapeneko beste esparruetan aplikazioa dute, lan-ibilbideko momentu desberdinetan aplikatu daitezkeenak, beti ere ideiak, ezagutza eta ikasteko moduak partekatzean indargunea duen ikuspuntu batekin.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus