AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko deialdia

2015.07.20

Fondo Formación Euskadik arlo edo esparru jakin batean kualifikazioa jaso edo hobetzeko modu bezala enpresatan praktikak egiteko aukera eskaintzen du urtero, betiere, lanpostu bat eskuratzeko ikuspegitik.

Parte hartzen duten pertsonek "Lanekoak ez diren Praktika Profesionalen Modulua" egitera behartuta daude, eskaintzen den Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratu ahal izateko.

Fondo Formación Euskadik hainbat erakunde eta enpresa proposatzen ditu ikasleak hartzeko, lanekoak ez diren Praktika Profesionalen Modulua egiteko eta Ziurtagiria osatu ahal izateko.

Egun ondorengo Profesionaltasun Ziurtagiri hauek ematen dira Gipuzkoan (Errenterian): Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntatze eta mantentze lanak; Sistema domotikoak eta inmotikoak muntatzea eta mantentzea; Elektrodo estalizko eta TIG bidezko soldadura; Oxigas soldadura eta MIG/MAG soldadura; Tutueria industrialaren instalazioa fabrikatzea eta muntatzea; Lurzoruak eta altzariak garbitzea eraikinetan eta lokaletan eta Tokiko turismo-sustapena eta bisitarientzako informazioa.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus