AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Donostia GazteEkin: gaitasunak eta ahalmenak nola azaldu

2015.07.14

Donostiako Sustapenak uztailaren 16rako gazteei zuzendutako jardunaldia antolatu du. Bertan, enpresek kontratatzerakoan zer bilatzen dutenari buruzko gakoak eta ohiko curriculumean nola islatu azalduko dute aditu desberdinek.

Hiru espazio sortuko dira: lehenik, Mugi zaitez! gunea proiektu estrategikoetan eta nazioarte-mailakoetan esperientzia hartzera bideratuta egongo da. Bigarren, Gara zaitez! gunean Talentu Berritzailea programa (Donostiako Sustapena) aurkeztuko da. Eta, azkenik, Ekin! gunean hirian sortzen ari diren ekiteko aukera desberdinei buruzko ikuspegi orokorra emango duena.

Era berean, enplegu eskaintza eta eskaerak partekatzeko espazioa sortu da, aldez aurretik itundutako lan-elkarrizketak egingo dira eta, nazioartekotzeko Global Training beken hautaketarako prestatzeko tailerrak antolatuko dira.

Kursaal Jauregian egingo den ekintza Udalak bultzatutako Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2015eko Planaren baitan kokatzen da, eta nahiz eta doakoa izan www.fomentosansebastian.eus helbidean izena ematea gomendatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus