AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

“Global Training” 2015ko deialdia dagoeneko martxan

2015.07.13

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak “Global Training” beka programako eskaerak jasotzen ari da dagoeneko. Beka hauek tituluren bat duten gazteei (unibertsitate mailakoa edo goi mailako lanbide heziketako ikasi dutenak) zuzenduta dago eta atzerrian enpresa batean 6 eta 12 hilabete bitarteko iraupena duten praktikak eskaintzen du.

Helburua nazioarteko mugikortasuna sustatzea da EAEko gazteen artean eta beste herrialde bateko enpresetan beraien profil akademikoarekin bat egiten duten jarduera eta proiektuak garatzen duten bitartean lan mundua ezagutzeko aukera eskaintzen du. Lehenik prestakuntza plan bat egitea beharrezkoa delarik.

Aukeratzeko irizpideen artean ondorengoak aurkitzen dira: praktikak egingo diren enpresa edo erakundeak eskatzen duen profilarekin eta prestakuntzarekin doikuntza, hizkuntza maila eta proiektuan parte hartzeko eta eskainitako lan planaren motibazioa.

Eusko Jaurlaritzak entitate /erakunde desberdinen laguntzarekin 370 beka kudeatuko ditu, ondorengo banaketa izango dutenak: Confebask, HETEL, Politeknika Txorierri eta ADEGI (60 beka guztira); Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea (60 beka); Garapen eta Donostiako Sustapena (60 beka); Ikaslan Gipuzkoa eta AFM (60 beka); Euskal Herriko Unibertsitatea (44 beka); Novia Salcedo Fundazioa (43 beka) eta Eusko Ganberak (43 beka).

Interesa duten eta irizpideak betetzen dituzten pertsonek datorren uztailaren 27a arteko epea dute hautagaitza aurkezteko (pertsona bakoitza soilik beka bat eskatu ahalko da entitate-erakunde sustatzaile bati).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus