AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

IKTekin zerikusia duen ikaskuntzan eta ekintzailetzan genero arraila

2015.07.08

Enpresa desberdinek -sektorearekin zerikusia dutenak- espezializatutako kualifikazioa duten emakumezkoak nabarmenki gutxiago direla eta IKTen esparruan ekintzaileak diren emakumezkoen presentzia baxuagoa dela antzeman dute.

Errealitate hau nazioarteko beka (Google Anita Borg Memorial Scholarship), konferentzia (Grace Hopper Celebration) eta ekimen (Women Tech Makers) desberdinen sorrera ekarri du emakumeak esparru honetara erakartzeko.

Era berean, IKTekin zerikusia duten jarduera sektoreetan emakumeen presentzia aztertzen duen Europako Batzordeak argitaratutako “Women active in the ICT sector” txostenaren emaitza nagusien artean nabarmentzen da:

- graduren bat duten 1000 emakumetik soilik 29k dituzte IKTekin zerikusi duten ikasketak (gizonen artean 1000tik 95 dira),
- 1000 emakumetik soilik 4k egiten dute lana sektore hauetan,
- emakumezkoek neurri handiagoan uzten dute lan mota hau (IKTekin zerikusi duen karreraren bat duten emakumeen % 20a egiten du lana sektorean, baina 45 urte baino gehiagokoen kasuan % 9 soilik), eta,
- sektore hauetako enpresetako zuzendaritzetan eta erabakiak hartzeko organoetan emakumezkoak ordezkaritza oso baxua dute.

Eta aipatutako enpesa handiek bezala, Europako Batzordeak Europa 2020 Agenda Digitalean 60. Ekintza barneratu zuen IKTen lan indarrean emakumezkoen parte hartzea sustatzeko helburuarekin. Hau da, esparru pribatu zein publikotik onartzen da IKTetan ematen den genero arraila, emakumezkoentzat aukeren galera bat suposatzen duela eta enpresa eta gizartearentzat talentu galera bat.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus