AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Espainiako helduen hezkuntza eta prestakuntza hobetzeko gakoak krisi ostean

2015.07.06

Espainiako pertsona helduak (25-64 urte) ikaskuntzan duten parte hartzearen inguruko “Espainiako helduen hezkuntza eta prestakuntza hobetzeko gakoak krisi ostean” txostenak, parte hartze hori eskuratutako prestakuntza mailarekin (arautua) hazi egiten dela ondorioztatzen du, eta hain zuzen ere gaitasun gutxien dituzten pertsonak (prestakuntza arautuan zein gaitasunak ziurtatzeko sistemetan) direla bizitza osoan zehar neurri gutxiagoan ikasten jarraitzen direnak direla, eta ondorioz, beraien enplegutasun aukerak ez dituzte hobetzen.

Ikerketako erreferentziazko datua ikaskuntzako jardueretan pertsona helduen etengabeko parte hartzea da (kontsulta egin aurreko lau asteak) eta Espainiako egoera % 10ean inguru geratu da, Europa 2020 Estrategian EB-28rako ezarritako % 15etik urruti gelditzen dena, Gainera, nabarmentzen denaren arabera, herrialde gehienetan ikaskuntzan parte hartzea hazi egin da 2007 eta 2015 bitartean, Espainian ez bezala.

Hobetzeko eta ikaskuntzako tasa hauekin bat egiteko gomendioak ikaskuntzaren sustapen sistemen konparaketan oinarritzen dira. Lehenik, ikaskuntza tasa altuenak dituzten herrialdeetan ikaskuntza ez formaleko formatuak nagusitzen dira. Bestalde, ikaskuntzako pakete “motzak” dira iraupenari dagokionez Espainian erregistratzen diren bataz besteko ordu kopuruekin alderatuta, ikaskuntza horretan parte hartzea errazten duena (bizitza pertsonala eta profesionalaren kontziliazioa). Gainera, ikaskuntzaren sustapena pertsonari eskaintzen zaion bonus-a bezala ezartzen da, non eta zer ikasi erabakitzen duena eta ez da gizarte eragileei zuzentzen (enpresak, sindikatuak, prestakuntza hornitzaileak). Eta, azkenik, ikasitakoaren eragina ebaluatzen da, inplikatuta dauden pertsona guztiak ikastearen prozesuaren ardura partekatzen den momentua (pertsonak, erakundeak, hornitzaileak…).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus