AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

2015-2018 aldirako Unibertsitate Plana

2015.06.29

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak aurkeztu berri duen unibertsitate plan berriak, unibertsitate-sistema osatzen duten hiru unibertsitateek hurrengo lau urteetan zer orientabide estrategiko jarraituko dituzten eta zer finantzaketa publiko jasoko duten azaltzen ditu, Euskal Herriko Unibertsitateari arreta berezia eskainiz.

2015-2018 Unibertsitate Planak lau helburu estrategiko jasotzen ditu:

1.- Euskal Gizarteak dituen goi mailako prestakuntza beharrei erantzutea: irakaskuntza-eredu eta metodologietan berrikuntza.

2.- Euskal Unibertsitate Sistemaren baliabide eta gaitasunak garatzea: bikaintasunezko ikerketa eta nazioarteko proiekzioa.

3.- Euskal gizartearen erronka ekonomiko eta sozialei ekarpen egitea: ezagutza-transferentziaren eta profesionalen etengabeko prestakuntza.

4.- Zerbitzu-eskaintza inklusiboa eta kalitatezkoa izango duen Euskal Unibertsitate Sistema, jasangarria, ingurumenarekiko arduratsua, teknologia berriei doitua eta baliabideetan gardena dena, finantziazio eredu orekatua eta jasangarria izango duena.

Finantziazioari dagokionez, planak datozen lau urtean Euskal Unibertsitate Sistemako itunpeko jarduerak eta UPV/EHUren ohiko funtzionamendua finantzatzera 1.287.200.090 euro bideratzea aurreikusten du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus