AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoan, 25 eta 34 urte bitarteko biztanleriaren erdiak ikasten dute

2015.06.24

Gipuzkoako 25 eta 34 urte bitarteko biztanleriaren % 58a ikaskuntzako jardueraren batean hartu du parte azken urtean zehar. Ehuneko honek 25 eta 74 urte bitarteko biztanleria helduak adierazi duen bataz bestekoa ia 20 puntu portzentajeetan gainditzen du.

Aztertzen denaren arabera, ikasteko motibazio nagusia profesionala da (% 70a) arrazoi pertsonalen gainetik (% 30a). Eta izaera profesionaleko arrazoi nagusien artean, hauek nabarmendu beharko ditugu: lanean hobetzeko nahia edo aurreikuspen profesionalak hobetzeko gogoa, ziurtagiri bat lortzeko interesaren edo enplegu bat lortzeko aukerak handitzearen aurretik.

L25 eta 34 urte bitarteko biztanleriak ikaskuntzan parte ez hartzeko adierazitako baieztapenen artean nabarmentzen dira, prestakuntza eta laneko ordutegiaren bateraezintasuna edo ikaskuntzaren eta familiako erantzukizunen bateraezintasuna.

Emaitza hauek “Biztanleria heldu gaztea: prestakuntza, konpetentziak eta ikaskuntza” izena duen dokumentuan aztertzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamenduak argitaratzen duen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 40. txostena da, Gipuzkoako biztanleria heldua ikaskuntzako jardueretan duten parte hartzearen inguruan 2015ean egindako Inkestan oinarritzen dena.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus