AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoa, Ikasten duen Lurralde gisa, Sustatzeko Programaren deialdia

2015.06.16

Ekainaren 16an, “Gipuzkoa, Ikasten duen Lurralde gisa Sustatzeko Programaren” deialdi berria, 2015 urteari dagokiona, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren helburua da bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eredu berezia ardatz nagusi izatea lurralde estrategia adimendunaren garapenean. Horretarako, lau jarduketa eremu garatuko ditu: I+G+b, laguntzeko tresnen eta dinamiken garapena, esperimentazioa, eta, gizarte balorizazioa.

Sustatu behar diren ekintzak alderdi hauei lotuta egongo dira:
- Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari ekiteko oinarrizkoak diren gaitasunak;
- Inguruaren beharrak, aukerak eta erronkak ikaskuntza eredu desberdinen ahalmenak uztartuko dituzten ikaskuntza prozesuak;
- Gizarte eta lurralde berrikuntzaren kontzeptuak barneratzen dituzten aldeko testuinguruak, gaitasunak eskuratzeko esparru guztietan, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza garatzeko; eta,
- Unibertsitatearen esparruari eskainitako berariazko babesa, ikerkuntza-prozesu elkarsortzaileentzako, ikaskuntza elkarreragilean eta gizarte, politika eta ikerkuntzaren alorretako eragileen arteko lankidetzan oinarrituta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan.

Entitate onuradunak honako hauek izango dira: Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sarea, entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak; unibertsitateak, ekonomia eta gizarte garapenean laguntzen duten tokiko eta/edo eskualdeko erakundeak, enpresak eta enpresa elkarteak. Entitateek Gipuzkoan izan behar dute beren egoitza.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus