AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoa, Ikasten duen Lurralde gisa, Sustatzeko Programa-ko diru laguntzen deialdi berria

2015.06.09

Diputatuen Foru Kontseiluak, Jakintzaren Gizartean oinarrituta dagoen Gipuzkoa eraikitzen lagundu nahian, “Gipuzkoa, Ikasten duen Lurralde gisa, sustatzeko Programa”-ko diru laguntzen 2015eko deialdia onartu du.

Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren helburua da bizitza osoko ikaskuntza eredu berezia ardatz nagusi izatea lurralde estrategia adimendunaren garapenean. Horretarako, lau jarduketa eremu garatuko ditu: I+G+b, laguntzeko tresnen eta dinamiken garapena, esperimentazioa eta gizarte balorizazioa.

Honako hauek dira 2015ko ekitaldirako helburu bereziak:

- Esku hartzeko planak sustatzea, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan oinarrizkoak diren gaitasunak hezkuntzaren, antolakuntza/ enpresaren eta gizartearen alorretan txertatzearren.

- BOZI bideragarri egingo duten ereduak, esperientzia pilotuak eta aldeko testuinguruak garatzea.

- Ekintzara bideratutako ikerkuntza beti ere Unibertsitateak gizarte-inguruneari dagokionez duen Hirugarren Egitekoarekin balioa sortuko duena eta koherenteak dena (ekintzailetza, berrikuntza eta gizarte-konpromisoa)

- Gizarte berrikuntzako esperientzia pilotuak bizitza osoan zeharreko ikaskuntza alorrean

- Diagnostiko sozioekonomiko batetik abiatzen diren tokiko eta eskualde izaerako ekimenak, eta bat datozenean, garapen endogenotik begiratuta, garapen iraunkorreko eredu batzuekin.

- Bizitza osoan zehar ikastea, pertsonen ikasmina eta ikasten duten pertsona, erakunde eta lurraldeak ebaluatu, balioztatu eta gizartean jakitera ematea.

Araudia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren sartuko da indarrean.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus