AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

18 eta 34 urte bitarteko pertsonen % 6,7a atzerrira joan da ikastera

2015.06.03

Ikasleen Nazioarteko Mugikortasunaren inguruko Inkestaren azken datuen arabera, 2014. urteari dagozkionak, Estatuko 18 eta 34 urte bitarteko pertsonen % 6,7a atzerrira joan da ikasten ari zen momentuan (bigarren hezkuntza eta goi mailako hezkuntzari dagozkionak).

Mugikortasuna emakumezkoen artean nabarmenagoa da, horrela, atzerrira ikastera joan diren 578 mila pertsonetatik, % 59,7a emakumezkoak dira eta % 40,3a gizonezkoak.

Ikastera atzerriko herrialde batera joan diren pertsonetatik, % 24,4a bigarren mailako ikasketak burutzen ari da eta % 75,6a goi mailako ikasketak burutzera joan da atzerrira.

Atzerrian burutzen diren ikasketen iraupenari dagokionez, ikasleen bi herenak, bigarren mailakoak zein goi mailakoak, sei hilabete baino gehiagoko aldirako joaten da (% 62a bi kasuetan). Bestalde, bigarren mailako ikasleen % 25a 3 hilabete baino gutxiagorako joaten da atzerrira eta % 11 3 eta 6 hilabete bitarteko aldirako. Goi mailako ikasketak atzerrian burutzen dituzten pertsonen % 31a 3 eta 6 hilabete bitarteko aldirako joaten da eta % 7a 3 hilabete baino gutxiagorako.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus