AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako hamar pertsona heldutik lauk ikasten du

2015.05.27

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren laguntzarekin egindako inkestako emaitzen arabera, Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-74 urte bitartekoak) % 39ak ikaskuntzako jardueraren batetan hartu du parte azken urtean zehar, ehunekoa orain dela urte bat erregistratutako tasaren oso antzekoa izan da (% 38,2).

Inkestaren emaitzetatik ondorengo aspektuak nabarmentzen dira:

- Ikaskuntzako jardueretan parte hartzea zertxobait altuagoa da emakumezkoen (% 39,8) artean gizonezkoen (% 38,3) artean baino.
- Pertsonen adina erabakigarria izaten jarraitzen du: 25 eta 34 urte bitarteko hamar pertsonatik ia seik ikasi du azken urtean zehar (% 58,1), eta 65 eta 74 urte bitartekoen kasuan, % 14,5a da ikasi duena.
- Eta, espero zen moduan, ikasketa maila altuena duten pertsonak neurri altuagoan hartzen dute parte ikaskuntzan. Horrela, goi mailako ikasketak dituzten hamar pertsona heldutik seik (% 58,3) ikaskuntzako jardueretan hartu dute parte eta lehen mailako ikasketak dituztenen artean bostetik batek (% 21,1).

Azken lau asteetan egindako ikaskuntzari dagokionez (etengabeko ikaskuntza), ikaskuntzan parte hartzea % 12,6a arte gutxitzen da Gipuzkoako pertsona helduen artean.

Emaitza hauek, beste batzuen artean, “Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza Gipuzkoan” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduak argitaratzen duen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 39. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus