AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskadiko Lanbide Heziketaren Astea

2015.05.14

Maiatzaren 6a eta 17a bitartean Euskadiko Lanbide Heziketaren Astea ospatzen ari da, Lanbide Heziketako ikastetxeek antolaturiko 250 jarduera baino gehiagorekin.

Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasle, irakasle era zuzendaritza taldeak buru belarri murgildu dira antolatu den 12 eguneko egitaraua gauzatzeko. Ekimenen artean erakusketak, jardunaldi tekniko eta teknologikoak, LHko ikastetxeetan bisitak eta ate irekiak, proiektu eta esperientzia berrien aurkezpenak, gizarte-konpromisozko eta ekintzailetza jarduerak... izango dira.

Lanbide Heziketako espezialitateekin zerikusia duten jarduerak izango dira, hala nola, robotika, moda, nautika, gastronomia, ile-apainketa, mekanizatzea, energia berriztagarriak, haur hezkuntza edo 3D inprimaketa. Hauetako asko gizarte osoari irekiak izango dira, eta beste batzuk berriz LHko ikasle, irakasle nahiz inguruko enpresei zuzenduak.

Euskadiko 50 zentro inguruk hartuko dute parte ekimen honetan eta Lanbide Heziketa gizarteari, gurasoei eta DBHko nahiz Batxilergoko ikasleei bai eta Euskadiko prestakuntza zikloak bertatik bertara ezagutu nahi dituen edonorengana ere Lanbide Heziketa hurreratzea du helburu. Era berean, Lanbide Heziketak eskaintzen dituen prestakuntza eta enplegu aukerak gerturatzea bilatzen du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus