AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Portaera desberdinak Europa 2020 hezkuntza helburuen betetze mailan

2015.05.11

Hezkuntzari dagozkion Europa 2020 Estrategiak zehaztutako helburuen betetze mailaren inguruko europar adierazleek goi mailako ikasketak bukatu dituzten EBko 30 eta 34 urte bitarteko pertsonen ehunekoa % 23,6tik (2002) % 37,9ra (2014) hazi dela adierazten dute. Hazkunde hau handiagoa da emakumezkoen (% 24,5tik % 42,6ra) artean gizonekoen artean baino (%22,6tik % 33,6ra).

Espainian 30 eta 34 urte bitarteko biztanleen % 42,3ak goi mailako ikasketak ditu, Batasuneko bataz besteko tasa baino altuagoa eta Europak 2020rako ezarritako helburura iristen dena (% 40).

Era berean, EBko eskola uzte goiztiarraren tasak ere behera egin du % 17tik (2002) % 11,1era (2014), emakumeengan eragin baxuagoa daukana.

Dena den, Espainiak EBeko eskola uzte goiztiarraren tasa altuena mantentzen du (% 21,9), Europak 2020 urterako ezarri duen helburutik (% 10) oso urruti kokatzen delarik.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus