AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Emakumeak ez dira iristen bostetik bat izatera Ibex 35-eko administrazio kontseiluetan

2015.05.06

Ibex 35-a osatzen duten enpresen administrazio kontseiluetan emakumezkoen presentziaren inguruko aspektuak aztertzen dituen txostenaren hirugarren edizioa.

Txostenaren arabera, Espainiako enpresa handien zuzendaritza organo nagusien tamaina murrizketa orokorrak, bertan emakumeek geroz eta presentzia handiagoa izatearekin batera kontseiluetan emakumeen pisu erlatiboa 2014an % 16,6 izatetik 2015ean % 17,3 izatera pasatzea suposatu du.

Gaur egun Ibex 35-eko lau enpresak dituzte bost emakumezko kontseiluan, pasa den urtean enpresa bakarra zegoen.

Eta, bestalde, hiru enpresek ez dituzte emakumezkoak euren administrazio kontseiluetan.

Nahiz eta azken urteetan bilakaera nabarmena izan, emakumezkoen presentzia Ibex 35eko enpresetan hobetu beharra dago Europarekin alderatzen bada. Europan, emakumezkoek kontseilari guztien % 20a suposatzen dute.

Horrela, gaur egun soilik hiru enpresek betetzen dute 2020. urterako Europako Batzordeak enpresen administrazio kontseiluetako postu ez exekutiboetan emakumeek % 40a izatearen inguruan ezarritako helburuarekin.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus