AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Elkarrekin ikasten, belaunaldi arteko ikaskuntzarako proiektua

2015.04.17

Ikastea pertsonen bizitza osoan zehar presente dagoen beharra da. Premisa honekin Miguel Altuna Institutuak, 2006 urtean Bizikasi proiektua jarri zuen martxan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko Departamentuaren laguntzarekin Bergara, Elgeta eta Antzuolara hedatu da.

Proiektuaren helburua belaunaldi desberdinen arteko ezagutzak elkartrukatzeko guneak sortzea, gazteen eta helduen ezaugarriak eta desberdintasunak abiapuntu izanda.

Elgetako Herri Eskola, Elgetako Xalbadorpe Jubilatu Elkartea, San Martin Agirre Herri Eskola, San Joxepe Elkartea, Ipintza Institutua, Mariaren Lagundia Ikastola eta Aranzadi Ikastola parte hartzen dute, eta laster Antzuola Herri Eskola eta Antzuolako Jubilatu Elkartea ere proiektuan egongo dira.

Ondorengo gaien inguruko tailerrak egingo dira: atzoko eta gaurko jokoak, baratza, teknologia berriak, irratia, elektrizitatearen faktura, besteak beste. Helburua bi kolektiboen ikuspuntuetatik ikastea da (gazteak eta helduak) ezagutza, ikuspuntuak eta ikasteko moduak partekatuz.

Lehenengo jardunaldian San Joxepe Elkarteko kideak eta aiton amonak San Martin Agirre eskolan izan ziren eta 5. mailako ikasleek “Big Bangetik tekno(R)eboluziora” proiektua aurkeztu zuten.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus