AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Hezi+ Ikaskuntza Sarea, Gipuzkoan ikaskuntzaren inguruan ematen diren ekintza desberdinak ezagutzeko plataforma berria

2015.04.10

Hezi+ Ikaskuntza Sarea Gipuzkoan ikaskuntzaren inguruan ematen diren ekintza desberdinak ezagutzeko plataforma berri bat da. Ekintza hauek, “Plusak” bezala kontsideratzen dira, pertsona bezala hazteko aukera ematen dizkiguten edozein ikaskuntza ekintzak bezala, hain zuzen ere. “Plusak” ikaskuntza formaleko ekintza desberdinak izan daitezke (unibertsitateko gradua, lanbide heziketa...), baita ikastaro, hitzaldi, edo tailerrak ere.

Hezi+ Ikaskuntza Sarean jasotako ikaskuntza ekintzak 5 kategorietan sailkatuta daude:
  • Osasuna eta ongizatea: kirola, elikatzea, zainketa pertsonala, lehen sorospenak, etab.
  • Kultura: artea, literatura, moda, dantza, ohiturak, etab.
  • Gizartea: enpresa, hezkuntza, pertsonak, hizkuntzak, etab.
  • Teknologia: ingeniaritza, IKT (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak), bideojokoak, informatika, etab.
  • Zientzia eta Natura: matematika, psikologia, medikuntza, kimika, natura, etab.
Hezi+ plataforma parte hartzaile bat da gainera: erabiltzaileek Gipuzkoan ikaskuntzaren inguruan ezagutzen dituzten ekintza desberdinak gehitu ditzakete, edota plataforman agertzen diren ekintzen balorazioak zein komentarioak utzi.

Ekimen hau, Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza bultzatzen duen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Gipuzkoa ikasten duen lurralde gisa Programaren finantzazioa jasotzen du. Programa honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantzazioa jasotzen du % 50ean.

Informazio gehiago:
Hezi+ Ikaskuntza Sarea


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus