AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Lanbide heziketa hobea bizitza hobea izateko

2015.03.30

“Stronger VET for better lives” txostenak Estatu kideek lanbide heziketaren inguruan egindako bilakaera (2011-2014) azaltzen du, 2020 urterako finkatutako helburuei dagokionez.

Lanbide heziketan eskaintza hobetu dela adierazten da eta lan merkatuko erronka eta beharrei erantzuten diela nabarmentzen da, dena den lan asko dago oraindik egiteko.

Europako Batzordeak biztanleriari irekiak dauden ikaskuntzako espazioak sortzera bideratutako lanbide heziketako politikak sustatzea planteatzen da, bere aukerak aprobetxatzen lagunduko dutenak, enplegutasuna ziurtatuz.

Txostenak lanbide heziketa indartuko duten eta lan merkaturako erakargarriagoa egingo duten europar politikak eta erremintak ziurtatzeko beharra azaltzen du.

Europa 2020 Estrategiak adimenduna, jasangarria eta bateratzailea den hazkundea lortu nahi du, eta beraz, lanbide heziketa ere ezaugarri hauek bete behar ditu. Era berean, lanbide heziketa epe luzeko inbertsio bezala ulertu behar dela adierazten du, enplegutasuna hazkunderako, lehiakortasunerako eta berrikuntzarako ardatz bezala ulertzen dela enfasi berezia jarriz.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus