AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea, Estatuko unibertsitate rankinean postu onean

2015.03.25

2015eko ISSUE Rankingak (Espainiako Unibertsitatea Sistemako Adierazle Sintetikoak) irakasleen jardueren, ikerketaren eta berrikuntza eta garapen teknologikoaren inguruko unibertsitateen emaitzen hirugarren edizioa aurkeztu du. Ikerketak 59 unibertsitate publikoen eta, zenbait kasuetan pribatuen, inguruko informazioa eskaintzen du.

Ranking hau BBVA Fundazioa eta Ikerketa Ekonomikoen Balentziako Institutuaren (IVIE) arteko elkarlana da. Proposatzen den helburua unibertsitateen emaitzen ranking bat izatearena gainditzen du: pertsona bakoitzak behar duen rankinga sortzeko kontsulta erreminta batean bihurtzea bilatzen du, unibertsitate bakoitza eta departamentu eta ezagutza esparru bakoitza ebaluatzen baititu.

Guztia kontutan hartuta, eta goi mailako ikaskuntzaren helburu hirukoitzaren inguruan egindako neurketari dagokionez, lortutako emaitzek Deustuko Unibertsitateak Irakaskuntzari dagokionez rankingaren lehen postuan kokatzen dela adierazten dutela nabarmentzen da. Bestalde, Mondragon Unibertsitatea postu on batean kokatzen da (3. postua) berrikuntza eta garapen teknologikoari dagokionez. Hala ere, UPV-EHUren postua (6.a bolumenean) tamainarekin zuzendu ondoren lortutako adierazle hauen emaitzak kontutan hartuta 44. postuan kokatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus