AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Martxoan Cork hiriko Etengabeko Ikaskuntzaren Jaialdia

2015.03.23

Martxoaren 23tik 29ra arte Cork hiriko Etengabeko Ikaskuntzaren Jaialdiaren 12. edizioa ospatuko da. Jaialdi honek ikaskuntza bultzatzen du, pertsona eta adin guztietarako, haurtzarotik zahartzarora arte, era guztietako jakinmina eta abileziak landuz. ”Ikertu, Parte Hartu, Ospatu”” da Jaialdiaren lelo nagusia, eta hori ikusle/ikasleak ekitaldi anitzetara bertaratuz egiaztatu daiteke, baita ere bakoitzak trebetasunak bere kabuz landuz. Azken finean, pertsonek ikaskuntzarako aukera ezberdinak ezagutu dezatela da helburua.

Ikaskuntza aisiarako proposamenen bidez sustatzen da, eta horretarako jaialdiaren egitarauak ekitaldi ugari eskaintzen ditu (500 baino gehiago aurtengo edizioan), hala nola antzezpenak, eztabaidak, ibilbideak, froga saioak, erakustaldiak... Cork hiriko alderdi ezberdinetan sakabanaturik. Ekitaldiak irekiak eta dohakoak izango dira, eta beren burupenean era guztietako pertsonek hartuko dute parte.

Europa mailan paregabea den jaialdi honen ospakizuna, “Cork, City of Learning” (Ikaskuntza Hiria) ekimenaren barne egiten da. Azken honetan irakaskuntza eta ikerkuntza hiriaren irudiari lotzen da, irakaskuntza eta ikaskuntzarako sarbidea pertsona guztiei ahalbidetzeko, eta arlo honetarako garrantzitsu diren eragile guztiak erakarriz, publikoak zein pribatuak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus