AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

20 beka atzerrirako, lanbide trebetasunak garatzeko

2015.03.18

ADEGI, HETEL eta ieTeam-ek, elkarlanean, 20 beketarako deialdi bat zabaldu dute, gazteek atzerriko enpresetan lanbide-aurreko praktiken moduan trebakuntza lortzeko.

Beka hauek, Gipuzkoan bizi diren, gehienez 30 urte dituzten, eta 2012aren Abenduaren 31atik aurrera Goi Mailako Lanbide Heziketako agiri bat lortu duten pertsonentzat sortu dira. Atzerriko enpresetan praktikak egitean dautza (6 hilabetekoak), beraien lanbide gaitasunaren berezko ezagupenak trebatzeko helburuarekin, eta baita enpresa-ingurune ezberdinetan trebetasunak garatu eta lan merkaturako sarrera on bat erraztu ahal izateko.

Beken egitaraua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Gipuzkoa ikasten duen lurralde gisa” sustatzeko programaren barne garatu da, eta 2015ko urriak 30era arte luzatuko da gehienez. Eskatzaileek ezin izango dute beka hau lortu, dagoeneko atzerrian 6 hilabetetik gorako bekadun praktika egitarauren batean parte hartu badute.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus