AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europar Batzordekoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-Ikuskaritza aukeratu du jardunbide egoki gisa

2015.03.16

Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak argitaratu duen “Eskola-hezkuntzaren esparruko Europar Batasuneko Hezkuntza Sistemetako Kalitatearen Bermea”ri buruzko ikerketak Euskadiko Hezkuntza-Ikuskaritzak ikastetxeetako zuzendariak ebaluatzeko duen eredua jardunbide egoki gisa aukeratu du, eta beraz, beste herrialde batzuetara hedatzeko modukoa dela adierazi du.

Azterketaren helburua Estatu kideetako hezkuntza-zentroetako kalitate-bermearekin zerikusia duten politikei, prozedurei eta praktikei buruzko jakintza ezagutzera ematea da, beti ere alor horretako prestakuntza eta ikaskuntza prozeduren hobekuntzari eta ekintzei buruzko eztabaidari lagundu diezaieketen jardunbide egokiak identifikatuz.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus