AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Pertsonen bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatu, hauen beharrak kontutan hartuz

2015.03.12

“Adult Education and Training in Europe: Widening Access to Learning” txostenean pertsona helduen prestakuntzaren, gaitasunen eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekiko duten jarreraren inguruko informazioa jasotzen da.

Lortutako emaitzetan aniztasun geografiko garrantzitsua antzematen da, Europa hegoaldeko herrialdeak prestakuntza eta gaitasunetan maila baxuena eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan parte hartze baxuena azaltzen duten herrialdeak izanik. Gainera, eta emaitza transbertsal bezala, ikaskuntzako jardueretan parte hartzea pertsonaren egoerak baldintzatzen du: adina, eskuratutako ikasketa maila eta lan egoera ikasten jarraitzeko erabakigarriak dira; eta behar gehien duen taldean parte hartzea baxuagoa da (prestakuntza maila baxuagoa, langabezian…).

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako programen sustapena eta hedapenerako programen berrikustea kontutan hartutako herrialdeetan partekatutako gabezia bat erakusten du, ikaskuntzaren aurrean behar desberdinak dituzten taldeen definizioa eta bete behar dituzten helburuen ezarpena. Hau da, programak martxan jartzearen ondorioz ikaskuntzan eman den hobekuntza neurtzeko sistemen ezarpena.

Azkenik, gomendatzen da ikaskuntzako sistema malguen eta gaitasunak bide desberdinetatik lortzea ahalbidetzen duten sistemen sustapena, hierarkizatutako edo maila gainditzera behartzen duten sistemak alde batera utziz. Era berean, sistema mistoak izatea (ikaskuntza formal eta ez formala), eta ikaskuntzaren aurrean egoera ahulean daudenei lehentasuna ematea gomendatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus