AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako pertsonak eta kultura jarduerak

2015.02.24

Dokumentu honetan Gipuzkoako pertsona helduen jarduerak jaso dira izaera kulturaleko jardueretan duten partaidetzaren inguruan. Ezagutzeko eta ikasteko pertsonen nahiarekin bat egiten dutela ulertzen da, norbanakoaren eta partekatutako ezagutzaren eta pertsonek gizartean duten partaidetzaren inguruko informazioa ematen du.

Lortutako emaitzek adierazten dutenaren arabera, azken urtean hamar pertsona heldutik seik zinemara joan dira (% 61,2), hamarretik lauk zuzeneko kontzertuetara joan dira, herenak antzerkia aipatu dute eta laurdenak dantza.

Era berean, biztanleriaren erdia azken urtean museo batera joan da eta % 38a galeria eta erakusketaren batean egon da. Eta, azkenik, % 40ak liburutegi edo mediatekaren bat erabili du.

Emaitza hauek “Gipuzkoako pertsonen jarduera kulturalak” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduak argitaratzen duen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 38. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus