AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako unibertsitateek ate irekiko jardunaldiak antolatu dituzte

2015.02.23

Unibertsitate desberdinetako Ikasleentzako Argibide Zerbitzuek euren eskaintza aurkezten dute Gipuzkoan. Horretarako, hainbat ekintza jarri dituzte martxan, unibertsitate eskaintzaren inguruan unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitzeko helburuarekin eta datozen asteetan zehar ospatuko diren ate irekiko jardunaldi desberdinak antolatu dituzte.

Ate irekiko jardunaldietan, Gipuzkoako unibertsitate guztietako irakasle eta ikasleentzako argibide zerbitzuek, eskaintza akademikoari buruzko informazioa azalduko dute. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argituko dira.

Gainera, jardunaldietara joan ez daitezkeen eta interesa duten ikasleak unibertsitate hauetako webguneetan zalantzak argitu ahalko dituzte.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus