AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

IV. Ikasenpresa azoka: zure enpresa egiten ikasi

2015.02.06

Laugarren urtez, gaur osteguna, Eibarren ospatuko den “Ikasenpresa” azokak Lanbide Heziketako 46 ikastetxetako 700 ikasletik gora elkartuko ditu, 2014-2015 ikasturtean zehar 326 enpresa sortu dituztenak, 90 irakasleen laguntzarekin.

Martxan jarritako zerbitzu eta produktuen eskaintza oso anitza da, besteak beste, hauek eskaintzen dituzte: Birziklatutako produktuak, informatika programen diseinu zerbitzuak, elikadura, egurrez eginiko artikuluak, 3D inpresioa, mekanizatuak, ipuin kontaketak, menpekotasuna duten pertsonen zaintza, pertsonal eta kirol entrenamendua, autore bitxiak, aholkularitza pertsonala, bitxigintza…

Ikasenpresa, ekintzailetza sustatzea helburu duena, Erdi Mailako eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleei zuzendua dago eta Eusko Jaurlaritzak koordinatzen duena.

Proiektu zehatz bat martxan jartzearen bitartez ekintzailetzaren gaitasunak garatzea eta ikasleen ikaskuntza sustatzea bilatzen du proiektuak enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzen duen bitartean. Proiektua, beraz, sormena eta berrikuntza, talde lana eta erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzeko erreminta bat da. Gainera, lidergoa, iniziatiba pertsonen arteko konpromisoa bilatzen ditu. Bestalde, kultur eta giza errealitate desberdinen arteko gerturatzea eta ikastetxeen arteko elkarlana errazten ditu.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus