AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako adierazle gakoak

2015.02.04

2014an 25 eta 64 urte bitarteko Gipuzkoako biztanleriaren %38,2ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueraren batean parte hartu du galdeketa egin aurreko12 hilabeteetan zehar.

Honako hauek dira Gipuzkoako biztanleriaren eta hauen ikaskuntzako parte hartzearen inguruko datu nabarmenenak:

- Emakumezkoak (% 38,3) gizonezkoak (% 38,1) baino gehiagotan hartzen dute parte.

- Adin segmentuen arabera, 25 eta 34 urte arteko biztanleriaren erdiak baino zertxobait gehiagok hartzen du parte ikaskuntzako jardueretan (% 59,3). Parte hartze tasa hau adinarekin gutxitzen joaten da: 35 eta 44 urte arteko pertsonen %52,4a; 45 eta 54 urte bitartekoen % 34,1a; eta 55 eta 65 urte bitartekoan % 22,3ak hartzen du parte.

- Pertsonen ikasketa maila faktore erabakigarria da ikaskuntzako jardueretan parte hartzeko orduan: goi mailako ikasketak dituzte pertsonen % 57,6a ikaskuntzako jardueretan parte hartu du, datu hau % 38,1an kokatzen da bigarren mailako ikasketak dituzten pertsonen artean eta % 15,3ean lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean.

Datu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduaren “Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko adierazle gakoak” izena duen dokumentuan jasotzen dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus