AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

YUZZ programa, proiektu berritzaileak martxan jartzeko ekintzailetasuna eta prestakuntzaren aldeko apostua

2015.01.29

Talentu gaztea eta izpiritu ekintzailea bultzatzea helburu duen programa, 18 eta 30 urte arteko gaztei zuzenduta dago eta, bost hilabeteko denboraldian, laguntza, prestakuntza eta aholkularitza eskainiko zaie oinarri teknologikoko ideietan oinarritutako negozio-planak egiteko.

VI. edizioan, programan berrikuntza esanguratsuak sartu dira; hain zuzen ere, YUZZ zentroak 35 baino gehiago izango dira, eta horietako asko unibertsitateak. Halaber, egutegiaren plangintza eta prestakuntza-programa hobetu dira; Silicon Valleyra joateko beka gehiago jarri dira eta sari eta barne-erronken kopurua gehitu da. Eta azkenik, bekak eskainiko dira IMPULSA FORUMERA, estatu-mailako ekintzailetzako topaketa ospetsura, joateko.

Deialdia otsailaren 19ra arte irekita egongo da, eta interesatuek hautagaitza aurkezteko www.yuzz.org helbidean aurkituko duten formularioa bete behar dute. Hautatutakoek beren negozio-ideia garatzeko aukera izango dute, eta hauetatik, proiektu onenek Silicon Valleyra joateko bidaia ugari, IMPULSA Forumera joateko bekak eta 60.000 euro saritan proiektua finantzatzeko eskuratu ahal izango dute.

Aurreko bost ediziotan, 500 enpresatik gora sortu dira, eta, azken urtean, 600 ekintzailek parte hartu dute 378 proiekturekin, Estatu osoko 24 YUZZ zentrotan.

Yuzz programa, Donostiako Sustapenak kudeatzen du Donostian, eta estatu-mailan, Santanderko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak koordinatzen du, Banco Santanderren mezenasgoarekin.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus