AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak bataz besteko ordainsari altuago jasotzen dute

2015.01.19

OCDEk argitaratu duen “Education indicators in focus” txostenean jasotako emaitzek, goi mailako ikasketak edukitzeak bigarren mailakoak edo baxuagoak edukitzeak baino bataz besteko soldata altuagoa izatea ziurtatzen duela adierazten dute, nahiz eta aldea txikiagoa izan bataz beste ikasketa maila altuago duten herrialdeetan. Era berean, txostenak gizonen artean baieztatzen du emaitza hau eta ez emakumeen artean, beraz, goi mailako ikasketak eragin txikiagoa dute soldata altuagoa izatean emakumeen artean.

Azken hamarkadan zehar, ikerketan parte hartu duten herrialde guztietan antzeman da bataz besteko ikasketa maila altuagoa eta goi mailako ikasketak dituzten pertsonen zenbatekoa hazi egin dela, ordainsari altuagoa duten enplegu eskaintza betetzen joan direnak.

Krisiaren efektua goi mailako ikasketak dituzten pertsonen bataz besteko soldatetan eragin baxuagoa izan du, prestakuntza maila baxuagoa duten pertsonetan baino, eta beraz bi taldeen arteko diferentzia hazi egiten da. Era berean, txostenak adierazten duenaren arabera, goi mailako ikasketek bataz beste ordainsari altuagoak ziurtatuko lituzke pertsonen lan-bizitzan zehar.

Azkenik, behintzat ordainsariari dagokionez, lan merkatuak gaitasunak edo ezagutzak (ez arautuak) izatea baino goi mailako ikasketak izatea saritzen duela adierazten da. Txostenaren arabera, arazoa ez da kualifikazioari (goi maila) lotuta lana hobeto egitea, baizik eta ez araututako gaitasun hauek modu estandarizatuan neurtzeko sistemak falta direla baizik.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus