AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

DonostiaEKIN, ekintzailea nola izaten ikasteko ekitaldia

2014.12.19

Kursaal Biltzar Jauregian, abenduaren 16an ospatu zen DonostiaEkin jardunaldia Donostiako Sustapenak antolatu zuen eta pertsona ekintzaileentzat edo enpresa sortu berrientzat zuzenduta egon zen.

Jardunaldiaren helburuak hauek izan ziren: ekintzailea edo enpresa sortu berria tokiko ehunean ezagutzera ematea, ideiak/produktuak testeatzea parte-hartzaileen artean, komunikatzeko gaitasuna eta ekintzaileen proiektuen salmenta bultzatzea eta networking eta parte-hartzaileen harreman-sarea indartzea.

Topaketan arrakasta izan duten hiru ekintzailek beren esperientzien berri eman zuten eta ekiteko garaian saihestu beharreko akats handienak azaldu zituzten. Gainera, Donostiako Sustapenak bultzatzen duen sarean partaide diren pertsona batzuk galderak egin zizkieten adituei elkarrizketa irekian, eta, publikoak parte hartu ahal izan zuen. Hau da, proiektuen aurkezpenean oinarritzen den formatua, non helburua garatutako esperientzia ikaskuntzako prozesu bezala helaraztea den. Ekitaldia biztanleriari irekia zen.

Ekimenari amaiera emateko, amaierara iritsitako proiektuen azken defentsa eta sari-banaketa egingo zen.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus