AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako lau pertsona heldutik batek ikaskuntzan parte hartzen du, baina aldeak sumatzen dira eskualdeen arabera

2014.12.15

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak biztanleriari egindako azken inkestatik ondorioztatutako emaitzen arabera, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan parte hartzeari dagokiona, Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-74 urte) % 38,2ak ikaskuntzako jardueretan hartu du parte azken urtean zehar.

Eskualdeen arabera, parte hartze tasetan zenbait desberdintasun sumatzen dira. Donostialdeako pertsonak parte hartze altuagoa dute (% 42,9), gainontzeko hiru eskualde handietako pertsonek gutxiago ikasten duten bitartean (% 34-35).

Desberdintasun nabarmenenak ikaskuntza formaleko jardueretako parte hartzean antzematen dira (titulu ofiziala lortzea). Izan ere, Donostialdea eta Bidasoako biztanleen parte hartzea (% 11,6 eta % 10) Urola Kosta, Deba Beherea eta Deba Garaiako pertsonena (% 3,9) eta Tolosaldea y Goierrikoena (%3,7) hirukoizten du ikaskuntza mota honetan.

Ikaskuntza ez formaleko jardueretako parte hartzeari dagokionez, eskualde araberako aldeak ez dira oso nabarmenak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus