AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Education and Training Monitor 2014

2014.12.11

Europar Batzordeak argitaratu duen “Education and Training Monitor” txostenak hezkuntza eta prestakuntzari dagozkionez Estatu kideek emandako aurrerapausoak azaltzen ditu.

Azken datuak, txostenak, teknikak eta ikerketak biltzen ditu, eta baita ere hezkuntza eta prestakuntzaren inguruan garatutako politikak. Era berean, Estatu kide bakoitzarentzat gomendio espezifiko batzuk eskaintzen ditu.

Bertan, adierazle desberdinen inguruko informazioa eskaintzen du, hala nola, eskola uzte goiztiarraren tasa, goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, enplegu tasa, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan parte-hartzea, hizkuntzen ezagutza, gaitasun digitalak, kualifikazio maila baxua duten pertsonen ehunekoa eta Estatu kideek hezkuntza eta prestakuntzan egiten duten inbertsioa.

Bestalde, herrialde bakoitzerako egindako ikerketa espezifikoak eta ET2020 helburuen inguruko bilakaera eta irudikapenak barneratzen ditu.

Espainiarentzat planteatu diren erronken artean lehen eta bigarren mailako hezkuntzaren kalitatea hobetzea, eskola uzte goiztiarrerako arriskuan dauden taldeei laguntza eskaintzea eta hezkuntzatik eta lanbide heziketatik eta goi mailako hezkuntzatik lan merkatura igarotzeko prozesua hobetzen duten sistemen garapena aurkitzen dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus