AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

15 urtetan eskola adineko eta potentzialki aktiboa den biztanleriaren jaitsiera

2014.12.09

EINek egin duen Biztanleriaren azken proiekzioak adierazi du EAEn bizi den biztanleriak, 2029. urtean, ez duela 2 milioi pertsonako kopurua gaindituko, 2014. urteari dagokionez ia 110.000 pertsonako galera garbia.

2014 eta 2029 artean, Gipuzkoan eskola-adineko biztanleriaren jaitsiera nabarmena aurreikusten da, ia 28.000 haurren galerarekin (% -21,61). Jaitsiera hori gazteenen multzoan pilatzen da (0 eta 12 urte artekoak). Horrek eragina du 2029ren ondorengo urteetan hurrengo zikloetako (DBH, Batxilergoa, Unibertsitatea) hezkuntza-zerbitzuen eskaeran.

Hirugarren mailako ikasketen eskaeran izan dezakeen eragina aintzat hartuta, 18 eta 24 urte arteko biztanleria gaztearentzako EINen proiekzioak igoera nabarmena izan du (% +25,79; termino absolutuetan 10.000 pertsona).

Era berean, 15 urtetan, Gipuzkoak lan egiteko adinean dauden 52.000 pertsona baino gehiago galduko ditu, egungo biztanleriari dagokionez % 11,97ko atzeraka suposatuko duena. Eta batez ere, zahartze garrantzitsua jasango du. Bi aldaketek ikaskuntza eta etengabeko prestakuntzaren inguruan erronka asko zabaltzen dituzte.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus