AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako biztanleriaren % 23,2ak goi mailako ikasketak ditu

2014.12.05

Hezkuntzari buruzko udal estatistikaren azken datuen arabera, 2013. Urteari dagozkionak, Gipuzkoako ia lau pertsonatik batek goi mailako ikasketak amaitu ditu.

Zehazki, Gipuzkoako 10 urte baino gehiagoko pertsonen % 23,2ak (147.571 pertsona) unibertsitate mailako ikasketak ditu, eta % 17,9ak (113.992 pertsona) ikasketa profesionalak amaitu ditu.

Ikasketa maila baxuagoa duten pertsonei dagokionez, % 21,3ak bigarren mailako ikasketak amaitu ditu (135.405 pertsona), Gipuzkoako biztanleriaren % 34,7ak lehen mailako ikasketak ditu (220.815 pertsona) eta % 2,9a ez ditu lehen mailako ikasketak amaitu (18.492 pertsona).

Gainontzeko lurraldeetako egoerekin alderatuz, eta goi mailako ikasketak dituzten pertsonetan arreta berezia jarriz, Arabako biztanleriaren % 22,6ak eta Bizkaiko biztanleriaren % 24,6ak unibertsitate mailako ikasketak burutu ditu.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus