AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako helburuak: eskualdeko esparrutik sustatzeko neurriak

2014.11.24

“Zer dinamika behar dira eskualdeetan bizitza osoan zeharreko ikaskuntza bultzatzeko?” lemapean, politikaren, unibertsitateen eta lanbide-heziketaren arloko profesionalek bizitza osoan zehar ikasketa eraginkorra bermatu ahal izateko zer neurri bultzatu behar diren eztabaidatu dute Istanbulen.

Europako eta Mediterraneoko eskualdeentzat Europak dituen aurreikuspenen artean (2020) hezkuntza eta prestakuntzaren inguruko helburuak barneratzen dira.

EAErako ezarritako helburuen artean ondorengoak aurkitzen ditugu,

- 30 eta 34 urte bitarteko pertsonen % 68ak goi mailako titulazioa izatea (% 61,7a 2012an),
- erkidegoko biztanleen % 17ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntza jardueretan parte hartzea (2012. urtean % 13,7a.

EAEk bi adierazleetan erregistratutako tasak estatuan eta EB-28n bataz beste erregistratutakoak baino altuagoak badira ere, eskandinaviar herrialdeetako tasak ez dira berdintzen, hazkunde ekonomiko, sozial eta pertsonal jasangarri eta orekatuan duten ibilbideagatik bereizten diren gizarteetan garapen ekonomiko eta sozialean erreferente bezala Europako liderrak direnak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus