AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako 55 eta 74 urte bitarteko pertsonen % 18,7ak ikasten du

2014.11.19

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan Gipuzkoako biztanleriaren pate hartzeari buruz egin den azken inkestako emaitzen arabera, 55 eta 74 urte bitarteko pertsonen % 17,8a ikaskuntzako jardueraren batean hartu du parte azken urtean zehar. Ehuneko hau % 22,3an kokatzen da 55 eta 64 urte bitarteko pertsonen artean eta % 13,7an 65 eta 74 urte bitarteko pertsonen artean.

Biztanleria talde honen ikasteko motibazio nagusia pertsonala da. Zehazki, ikasten duten pertsonen % 79,6ak interesatzen zaien gai baten inguruan ezagutzak eskuratzeko ikasten duela adierazi du eta % 68,5ak bizitza pertsonalerako erabilgarriak diren ezagutzak eskuratzeko.

Aztertutako taldearen ez ikasteko arrazoi nagusiak motibazio falta (% 37,4) eta familiako ardurak (% 36,1) izan dira.

Emaitza hauek “55+ pertsonak eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduak argitaratzen duen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 36. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus