AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Diru laguntza berriak alternantziaren bidezko prestakuntzarako

2014.11.17

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak 2014-2015eko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan eta udal titularitateko ikastetxe publikoetan alternantziako prestakuntza-proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzen deialdia ireki du.

Helburua ikaskuntza duala eta alternantziakoa barneratzen dituzten ikaskuntzako prozesuak diruz laguntzea da, prestakuntza hezkuntza zentroan eta lantokian barneratzen dutenak. Era berean, alternantziako prestakuntza-proiektuek gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak hobetzea dute helburu, hasierako Lanbide Heziketaren titulu bat eskuratzearekin bat, ikasketak eta enpresan ordaindutako lan-jarduera batera eginez.

Diru laguntza hauen bitartez, alde batetik, prestakuntza prozesuak hobetu nahi dira, ikasten dena eta aplikatzen denaren arteko gertutasun-ideiaren menpean, eta bestetik, enplegu eskatzaileak izango diren pertsonen eta enplegua eskaini dezaketen enpresen arteko topaketarako guneak sortu nahi dira. Helburua ikaskuntza modeloa indartzea da, non zati garrantzitsu bat pertsonen osagarria den enplegutasunarekin bat egiteko.

Diru laguntza deialdi honetara Eusko Jaurlaritzak bideratuko duen diru kopurua 366.000 eurokoa da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus