AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleek 450 enpresa sortu dituzte

2014.11.12

2004 eta 2014 urte bitartean, Euskadiko Lanbide Heziketako Goi Mailako titulazioren bat duten pertsonek 450 enpresa sortu dituzte.

Enpresa hauen % 80a martxan jarraitzen dute eta lan arrakasta tasa altuena dutenak sektore hauek dira: instalazio elektrikoak, elektronika eta gasa, informatika, ostalaritza, ikus-entzunezkoak edo ekoizpen mekanikoa, besteak beste.

Lanbide Heziketako zentroek eta Hezkuntza Departamentuak (Eusko Jaurlaritza) enpresen sorrera sustatzeko martxan jarri duten “Urrats bat” proiektuak goi mailako heziketa eskaintzen duten zentroak enpresen inkubategi eta mintegietan bihurtu ditu.

Zentro bakoitza enpresa ekimenen sentsibilizazio eta dinamizazioa aurrera eramateko arduradun bat dauka. Enpresa ekimen berriek zentroko instalakuntzak eta ekipamendua, tailerrak eta makinaria erabili ahal izango dute urte betez. Horrela, lehen fase honetan eta bere kabuz hasi baino lehen, inbertsio handia egitea ekiditen dute.

Negozio ideien zenbatekoa etengabe hazten da. 2012 urtean 108 proposamen aurkeztu ziren eta 38 enpresa berri sortu ziren; 2014 urtean 160 ideia proposatu dira eta 74 enpresa ekimen gauzatu dira. 2015erako helburua 230 proiektu jasotzea da eta ehun negozio berri martxan jartzea.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus